Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-08-22 Auditoriuma birmoldatzeko lanak hasi dira Leioako Udal Kontserbatorioan Obrek lau hilabete iraungo dute, eta ez dute eragozpenik sortuko ikasturtearen hasieran.
Remodelación del auditorio. / Auditorioaren birmoldaketa.

Leioako Udalak hasiera eman die Udal Kontserbatorioko auditoriuma birmoldatzeko lanak, horien kontratua sinatuz. Lanen adjudikazioaren zenbatekoa 175.285,96 eurokoa da (BEZ barne). Lau hilabete iraungo dute, baina, esku-hartzea auditoriumean bertan baino ez denez egingo, ez dute eragozpen handirik sortuko ikasturtearen hasieran.

Birmoldatze-proiektuaren helburua udal-auditoriumaren gunea hobetzea da. Esku-hartzearen funtsa ekipamendua, jesarlekuak eta korua modernizatzea da, baita berritze estetikoa egitea ere, zoladuren, estaldura bertikalen eta sabaien akaberetan; hori guztia, auditoriumaren bolumena aldatu gabe.

Gainera, jarduketa baliatuko da argiztapeneko eta suaren aurkako babeseko instalazioak berritzeko, eta soinu- eta bideo-sistema berria instalatzeko, gaur egun ez baitago.

Birmoldaketaren parteak

Esku-hartze nagusia lehendik dauden besaulkiak eta korua eguneratzea izango da. Horretarako, alde batetik, eremuaren erabilerarekin bat datozen besaulkiak jarriko dira oraingoen ordez, eta, bestetik, beste koru teleskopiko bat, bizkarralderik gabeko zurezko eserleku jarraituarekin (motorizatzeko aukerarekin). Horrela, errazago erabiliko da.

Gainera, esku-hartzearen bidez, auditoriumaren espazioa osatzen duten paramentu bertikalen eta horizontalen estetika berrituko da: paramentu bertikaletan dagoen ehun-estaldura altxatuko da, eta haren ordez, birziklatutako ehun-zuntzez egindako panel akustiko apaingarri bat jarriko da. Panel hori agertokiko maskor akustikoaren goiko aldean dauden paramentu bertikaletan jarriko da, espazio osoaren perimetroa osatzeko.

Gainerako zurezko paramentu bertikaletan zigilatze bat eta esmaltezko bi eskualdi aplikatuko dira, eta egungo kolorea aldatuko da kolore argiago batez. Bestalde, sabaietan, kolore argiko margo plastikoko bi eskualdi emango dira.

Halaber, aretoko, agertokiko eta eskaileretako zoladurak leundu eta bernizatuko dira, zur trinkoko zoladura konpondu ondoren, eta azaleko geruza eta berniz hondatua kenduko dira.

Azkenik, esku-hartzea baliatuko da instalazioetako paretetan eta sabaietan dagoen argiztapen-instalazioa altxatzeko, eta aretorako zein agertokirako argiztapen berria jartzeko. Bideo- eta soinu-sistema berri bat ere instalatuko da, eta suteen aurkako babes-sistema eguneratuko da, suteak detektatzeko sistema egokituz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa