Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-08-14 Leioako hiri-agertoki berria eraikitzeko lanak hasi dira Aldapan Lanen bidez, agertokiaren irisgarritasun- eta egokitzapen-neurriak hobetuko dira, jarduera gehiago egiteko.
Proyecto nuevo escenario. / Agertoki berriaren proiektua.

Leioako Udalak Aldapako hiri-agertoki berrirako lanak hasi ditu, agertoki berria zehaztuz eta inguruko jarduketa amaitutakoan urbanizazioa berrezartzeko beharrezkoak diren obrak eginez. Auditoriumaren ingurunea, eta, batez ere, agertoki berria eraberritzearen xedea haren irisgarritasuna eta neurriak hobetzea da, era guztietako jarduerak egin ahal izateko. Eraikuntza berriari esker, askoz jarduera gehiago hartu ahal izango dira Leioako hiri-agertoki honetan.

Aldapako gaur egungo agertokiak diseinu eta instalazio zaharkituak ditu, bertan eskatzen diren jarduketak modu egokian hartu ahal izateko. Hori dela-eta, honako lan hauek egiten ari dira: gaur egungo kioskoa osorik kentzea, espaloien akaberak eta altzarien eta hiri-argiztapenaren elementuen gainazal zolatuak; agertoki berria eraikitzea; eta zoladurak eta akaberak berriz urbanizatzea.

Diseinu optimo berria

Udala gune berri hori eraikitzen ari da, diseinu optimoko eszenatoki estalia edukitzeko helburu nagusiarekin (azalera handiagoa, ikusmena hobetzea, alboko sarrera sortzea, etab.), zenbait jarduera behar bezala egiteko eta ikusleen esperientzia hobetzeko, bai eta agertokia hainbat ekitaldi-motatara egokitzeko aukera emango duten instalazioak ezartzeko ere.

Hiri-agertoki berriaren lanak, betiere obraren plangintza behar bezala bete badaiteke, hurrengo 22 asteetan egingo dira. Obra osoak, proiektuaren azken berrurbanizazioa barne, eta hiri-altzariak eta argiztapena barne, 525.460,15 euroko kostua du, BEZa barne.

Ezaugarri teknikoak

Agertokia 13,05 x 8,1 m-ko plano bat izango da, oinarri batez osatua. Oinarri hori granitoz egingo da, plazako kotatik 1,10 metroko altueran. Oinarri horren perimetroa erorketen aurkako baranda batek inguratuko du, aurrealdean izan ezik (Aldapa plazako harmailetarantz); hor, izan ere, plazarekiko harremana harmaila baten bidez leunduko da. Agertokiaren oinarrira hegoaldetik sartuko da, agertokira begira dauden eskailera batzuen bidez. Posizio horretan jarriko da eszenatokira atzealdetik sartzea errazteko, ekitaldiak antolatzen direnean. Agertokiaren alde horretan bertan kokatuko dira agertokiaren funtzionamendurako erabili beharreko mekanismoen instalazioak.

Egitura “V” eran jarritako altzairuzko hiru zutaberen bidez planteatzen da, eszenatokiaren aurreko ikuspegiak errazteko. Atzeko “V”-tik, itxita eta xafla mikrozulatu bidez erregistratzeko moduan, euri-uren zorrotenak igaroko dira, baita motorren eta estalkiko argien hartune elektrikoak ere.

Estalkia isurialde batekoa izango da, eta isurki perimetrala edukiko du. Estalkiaren inguratzailea zinkez egingo da, bai 1,35 m-ko zati bertikalean bai horizontalean. Behealdean, zurezko sabai faltsu batek itxiko du. Bertan, truss habe bat zintzilikatzea erraztuko duten zortzi motor instalatuko dira. Gainera, sabai faltsuaren zurezko xaflaren lodiera bereko sei argi lineal jarriko dira. Agertokiaren gehieneko altuera 7,7 m-koa izango da, eta altuera librea, berriz, 5,25 m-koa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa