Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-08-08 Leioako XXXVII. argazki lehiaketa Nahi duten guztiek parte har dezakete argazki-lehiaketa honetan, betiere, ezarritako modalitateen barruan. Lanak aurkezteko epea 2023ko urriaren 16an, astelehena, amaituko da.
Concurso de fotografía de Leioa. / Leioako argazki lehiaketa.

Irekita dago Leioako argazki-txapelketan parte hartzeko izena emateko epea; XXXVII. edizioa izango da aurtengoa. Interesa dutenek urriaren 16ra arte izango dute parte hartzeko aukera. Hain zuzen ere, argazkilaritza-ekimenak 400 euro + diploma emango dizkio koloretako lanik onenari, eta beste 400 euro + diploma, berriz, gailentzen den zuri-beltzeko irudiari. Hala ere, izango da sariak lortzeko bestelako biderik: hiru argazkiko sortarik onena (horrentzat ere 400 euro + diploma izango dira); herritarren bozketa irabazten duena (50 euro + Kultur Lagunaren urteko bi txartel eta diploma) eta bertoko argazkilaririk onena (250 euro + diploma).

Erlazionatutako dokumentuak:

Argazki lehiaketa oinarriak (pdf, 152 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa