2023-07-21
Erabateko itxiera, gau batez, Avanzadako bi noranzkoetan, tunela egokitzeko obrak direla-eta
Leioa parean Avanzadako tunela egokitzeko proiektua eraikitzeko obrak direla-eta, autobia bi noranzkoetan itxiko da uztailaren 25ean, asteartea, gauez.
Astearte gauean (uztailak 25), 23:30etik hurrengo eguneko 05:30era bitartean, Avanzada erabat itxiko da bi noranzkoetan, tunel osoaren azterketa akustikoa eta eskaneatzea egiteko. Zirkulazioa lubakiarekiko paraleloan dauden alboko zerbitzu-bideetatik desbideratuko da.
Eragiketa eta afekzio guztiak klimatologiaren, bide-kudeatzailearen baldintzatzaileen, garraio berezien eta gainerakoen mende egongo dira.