Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-14 Kirol eskolen erakustaldia Leioan Ikasturtea amaitu ondoren, Leioako arte martzialetako, gimnasia erritmikoko eta patinajeko kirol-eskolek kirol-erakustaldiak antolatu dituzte larunbaterako.
Gimnasia rítmica. / Gimnasia erritmikoa.

Larunbatean, ekainak 17, Leioako kirol-eskolek antolatutako erakustaldi ugari izango dira. Hain zuzen, Judo Leioa klubak, Gimnasia Erritmikoko eskolak eta Irristaketa Leioa klubak hainbat erakustaldi egingo dituzte, Sakoneta eta Kandelazubieta kiroldegietan, ikasturte-amaiera dela-eta.

Arte martzialak

Arte martzialen erakustaldia 10:00etan izango da Sakoneta kiroldegian. Judo Leioa klubaren ikasturte amaierako erakustaldian 80 ikaslek parte hartuko dute, eta diplomak banatu eta gerrikoak aldatuko dira.

Gimnasia erritmikoa

Bestalde, gimnasia erritmikoaren erakustaldia 11:00etan izango da, hau ere Sakoneta kiroldegian. Gimnasia erritmikoko eskolaren B ikasleen ikasturte-amaierako erakustaldian, 120 ikasle inguruk parte hartuko dute, eta, horrenbestez, ikasturtea amaitutzat emango dute.

Patinajea

Azkenik, patinaje-erakustaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Leioako Kandelazubieta kiroldegian. Irristaketa Leioa klubeko patinaje-eskolaren ikasturte-amaierako erakustaldian 75 ikasle inguruk hartuko dute parte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa