Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-05-24 Kalean diren bost komun publikoak eta bizikletak garbitzeko guneak martxan dira jada
Udondo / Udondo

Leioako komun publiko autogarbigarriak martxan dira. Lamiakoko geltokiko plazan, Pinosolo parkean, Bordeoeneko parkean, Zarragabarrena parkean eta Udondoko bulebarrean kokatzen diren ekipamendu berriak erabiltzeko prest dira. Azken hiru hauek, gainera, bizikletak garbitzeko leku berriak dituzte.

Komunek bi pixatoki dituzte kanpoaldean, horiek ere autogarbigarriak, eta mugikortasun urriko pertsonentzat erabat egokituta daude. Komunek argizko adierazleak dituzte kanpoaldean, libre, okupatuta edo automatikoki garbitzen dagoen jakiteko. Eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua dute. Komuna erabiltzeko gehienezko denbora 15 minutukoa da.

Barruko elementuei dagokienez, altzairu herdoilgaitzezko komuna, komuneko paper- banagailua (altzairu herdoilgaitzezkoa hau ere), altzairuzko laguntza-barrak mugikortasun urriko pertsonentzat, xaboi-banagailua, eskuak garbitzeko konketa eta lehortzeko makina, altzairu herdoilgaitzezko ispilua eta paperontzia dituzte, besteak beste.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa