Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Otsailaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-05-17 Maiatzak 17: LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna
LGTBI / LGTBI

Urtero bezala, Leioako Udalak LGTBI kolektiboaren edozein diskriminazio motaren aurkako jarrera hartzen du, eta Leioako gizartea gonbidatzen du pertsonen aurkako edozein eraso fisiko, psikologiko, intelektual eta moralen inguruko hausnarketa, errebindikazioa eta salaketa egitera, haien sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik edo -adierazpenagatik.

Leioak bat egiten du LGTBI kolektiboaren aldarrikapenekin, eta bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak data hori ospatzeko egindako testuarekin.

Udalak LGTBIfobiaren aurkako prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko bultzatzen dituen ekintzen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

- Berdinen arteko tratu onak: udalerriko ikastetxeetako LH2 eta LH6ko ikasleentzako tailerrak.
- Harreman afektibo-sexualak genero-ikuspegitik: tailerrak udalerriko ikastetxeetako DBH1 eta DBH4ko ikasleentzat.
- LGTBIfobiaren aurkako kartelak eta eranskailuak banatzea.
- Udaletxean eta Kultur Leioan LGTBI banderak jartzea.
- Bankuak LGTBI banderaren koloreekin pintatzea udalerriko ikastetxeetan.

Gainera, Leioak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua eskaintzen du (94 480 13 36). Eusko Jaurlaritzak, berriz, BERDINDU zerbitzuak sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa eskaintzen du (berdindu.bizkaia@gmail.com - 94 645 33 22)

Erlazionatutako dokumentuak:

Berdindu testua (pdf, 18 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa