Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-05-10 Eraikinen eta urbanizazioen hiri-kalitateari eragiten dioten obrak sustatzeko diru-laguntzen deialdia
pisos / pisuak

Leioako Udalak dirulaguntza deialdi berri bat atera du, eraikin eta urbanizazioetako ekimen pribatuko obren zati bat diruz laguntzeko. Aurkezteko epea zabalik dago eta irailaren 30era arte iraungo du.

Eskariak obrak egin nahi diren higiezin eta espazioen jabe edo jabeen erkidego titularrek edo haien legezko ordezkariek egin beharko dute. Zehazki diruz lagunduko diren obrak honakoak dira:

- Erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko urbanizazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak.
- Etxebizitza kolektiboko eraikinetan inguratzaile termikoa hobetzeko obrak.
- Etxebizitza kolektiboko eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko obrak.
- Babestuta dauden eraikinetan fatxada, teilatu edo estruktura hobetzeko obrak
- Putzu septikoak deuseztatzeko obrak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa