Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-05-04 'Ibilaldi osasungarriak' datorren igandean agurtuko dute ikasturtea
Paseos saludables / Ibilaldi osasungarriak

Datorren igandean, maiatzak 7, 'Ibilaldi osasungarriak' ekimenaren azken irteera izango da. Udaleko hainbat sailek (Gizarte Ongizatea, Kirolak eta Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa) bultzatutako ekintza da, herritarren artean kirol jarduera moderatua sustatzeko eta udalerriko gune berriak ezagutzeko. Joan den urritik hona hilean behin egin den jarduerak harrera bikaina izan du, deialdi bakoitzean ehun bat pertsonak parte hartu baitute.

Datorren igandean azken saioa izango da Ondiz, Artatza, Pinosolo eta itsasadarren paretik joango dena. Irteera, ohi bezala, 11:00etan Bulebarretik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa