Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 10a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-25 Leioa Kantika Korala estatu mailako ordezkari bakarra aste honetan bertan Istanbulen izango den munduko abesbatza lehiaketa handienean
Leioa Kantika Korala / Leioa Kantika Korala

Leioa Kantika Koralak aste honetan bertan parte hartuko du ‘World Symposium on Choral Music 2023’ izeneko munduko lehiaketarik handienean, Istanbulen (Turkia). 11 eta 20 urte bitarteko 50 gaztek osatutako leioaztar taldea izango da jaialdi nagusi honetan parte hartuko duen estatu mailako talde bakarra. Hautapen-prozesu zorrotz baten ondoren, mundu osoko hamar abesbatzak baino ez dute parte hartzeko aukera.

Basilio Astulezek zuzentzen duen taldeak mundu mailako estreinaldiak eskainiko ditu datorren ostiral eta larunbatea Istanbulenn. Bigarren aldia da leioaztar taldeak lehiaketa garrantzitsu honetan parte hartzen duena, duela bederatzi urte ere parte hartu baitzuen.

World Symposium on Choral Music munduko abesbatzen musika lehiaketarik handiena da, eta izendapen honekin Kantikaren lana, originaltasuna eta ikuspegi berezia balioesten ditu. Lehiaketak beti baloratzen du aukeratzen dituen taldeen berritzea, izaera bakarra, berezia eta askotarikoa.

Leioa Kantika Korala 2000. urtean jaio zen Leioako Udal Kontserbatorioan. Ordutik, 15 herrialdetan baino gehiagotan aritu da (Europan, Amerikan, Asian), eta 20 sari baino gehiago jaso ditu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa