Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 10a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-20 Maiatzaren 7an pintura lehiaketaren edizio berri bat izango da
Concurso Jóvenes pintores, y no tan jóvenes / 'Margolari gazteak, eta ez hain gazteak' lehiaketa

Maiatzaren 7an, igandea, pintura izango da protagonista. Herriko hainbat txoko artista gazte eta ez hain gazteekin beteko dira, ohiko pintura lehiaketa dela eta. Parte hartzen duten lanak, beti bezala, Kultur Leioako erakusketa aretoan egongo dira ikusgai, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra.

Izen-emateak maiatzaren 4ra arte bideratu ahal izango dira www.kulturleioa.com helbidearen bitartez. Halaber, lehiaketa ospatuko den egunean bertan, aurrez aurre Kultur Leioan izen emateak bideratu ahal izango dira goizeko 8:00etatik 10:00ak arte.

Igandeko goiz osoan zehar, antolakukntzak markatutako udalerriko hainbat puntutan ikusi ahal izango ditugu artistak:

1. Elexalde errota.
2. Estartetxe kalea.
3. Lamiako-Txopoeta.
4. Mendibile jauregia.
5. Ondiz
6. Pinosolo parkea.
7. Sabino Arana kalea.
8. San Bartolome ermita.
9. Udaletxea/Eliza.
10. Udondoko bulebarra.

Sariei dagokienez, lehiaketak hiru sari nagusi ditu (1.300 €, 1.100 €eta 800 €, pintura paleta barne), 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako 'Gaztea' sari tradizionala, 800 eurokoa; bertako artista onenaren 'Leioa' saria, 500 eurokoa; eta 18 urtetik beherakoentzako 'Harrobia' saria, 120 eurokoa. Horiek guztiek pintura-paleta dute.

Erlazionatutako dokumentuak:

Info (pdf, 194 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa