Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-18 Leioako Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 2an zabalduko da
Udatxiki, UDA y GazteUda / Udatxiki, UDA eta GazteUda

Uda hurbiltzen ari da eta familiak oporrak planifikatzen hasten dira. Lan hori errazteko eta udan familien kontziliazioan lagundu ahal izateko, Leioako Udalak udalekuen eskaintza zabala eskaintzen die herriko gazte eta txikiei, 3 urtetik 17 urtera arte.

Aurten, udaleku bakoitzean izena emateko datak bateratu dira, familiei lana errazteko, eta, beraz, maiatzaren 2an hasiko da aurreinskripzioa, maiatzaren 19ra arte. Eskaerak Udaletxean egoitza elektronikoaren bidez, Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan eta udal sail arduradun bakoitzean izapidetu ahal izango dira.

- Udatxiki (2017 eta 2020 artean jaiotakoentzat) Hezkuntza Saila: 94.607.25.76 - udalhezkuntza@leioa.eus
- UDA (2010 eta 2016 artean jaiotakoentzat). Sakoneta kiroldegia: 94.400.8059 - uki.atezaintza@leioa.eus
- Gazte Uda (2006 eta 2009 artean jaiotakoentzat) Aterpe Leioa Gaztegunea: 94.405.58.50 - gazte@leioa.eus

Udaleku bakoitzari buruzko informazio guztia honekin batera doan informazio-liburuxkan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Udalekuak Leioa (pdf, 213 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa