Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-17 Datorren larunbatean, apirilak 22, Leioa ezagutzeko lehen irteera
Leioa paso a paso / Leioa pausoz pauso

Datorren larunbatean, apirilak 22, hasiko da “Leioa, pausuz pausu” proiektua. Oinez, doan eta gehienez 25 lagunentzako bisita gidatuak egingo dira, aldez aurretik izena emanda. Lau ibilbide desberdin izango ditu egun bakoitzean, Leioako Turismo Plan Estrategikoaren barruan.

Horrela, Leioako Altxorretatik ibilbidea datorren larunbatean, apirilak 22, egingo da eta baita ekainaren 4an ere. Leioako berdeguneetan paseatzea da asmoa, Ondiztorretik Artatza jauregiraino, parkeetan ezkutatuta dauden hainbat altxor aurkituz.
Iraupena: 2 ordu. Distantzia: 3.36 km. Ibilbide mota: zirkularra. Elkargunea: Ondiz 13 autobus geltokia.

Bigarren hitzordua – Itsasadarrera begira – maiatzaren 14an eta ekainaren 18an izango da. Gure lurraldeko hazkunde industrialari buruzko historia hurbila ezagutzea da asmoa, jarduera horrek utzi dituen orbainak agerian utziz.
Iraupena: ordu eta erdi. Distantzia: 1.69 km. Ibilbide mota: lineala • Elkargunea: Leioako Metroaren sarrera.

Hirugarren "Zientzia Naturan" apirilaren 29an eta ekainaren 10ean izango da. Euskal Herriko Unibertsitatearen ingurunea aprobetxatu nahi da Euskadiko naturaren pasealekua zeharkatzeko, bertako mineral eta fosil bereizgarrienak ezagutuz.
Iraupena: 2 ordu. Distantzia: 1.43 km. Ibilbidea: lineala. Elkargunea: UPV/EHUko campusa.

Baserri eta monumentuen arteko laugarren ibilbideak maiatzaren 27an eta uztailaren 2an itxiko du zikloa, hurrenez hurren. Udalerriko gune garrantzitsuenak ezagutzeko, ondare historikoarekin duen lotura ezagutuz, San Bartolome eta Peruri auzoetan paseatuz.
Iraupena: 2 ordu. Distantzia: 3.32 km. Ibilbide mota: zirkularra. Elkargunea: Leioako Bulebarra.

Izen-emateak honako helbide helbide honetan egingo dira:

Turismoko Plan Estrategikoa

Leioako Udalak turismo jasangarriko plan estrategiko bat prestatu eta abian jarri du udalerrirako. Bertan, "Produktua eta helmuga" ardatz estrategikoan garatu beharreko ildoetako bat Leioako baliabide turistikoei balioa ematea da, zehazki, "Leioa" ibilbideko jarduera.

Tokiko kulturarekiko ondarearen balorizazioa da plan operatiboaren ekintzarik beharrezkoenetako bat. Leioako baliabide bereizgarriei balioa ematea, ibilbideak sortuz, udalaren posizionamendua indartu nahi duen ekintza da, turismo-eragileen artean sinergia positiboak sortuz.

Leioan izan berri diren bisita gidatuen eta jarduera kulturalen esperientziek babesten dute ekimen hau, ezaugarri horiek dituzten zerbitzuen eskaera positiboa eta gero eta handiagoa baita.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa