Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-17 Arboretumera irteera
Arboretum / Arboretum

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela eta, igandean, apirilak 23, Leioako Udalak zu eta zure familia Euskal Herriko Unibertsitateko Arboretumera bisita gidatua egitera gonbidatzen zaitu; azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetako batzuekin bat etorriz, kultura, ingurumena eta bizimodu aktibo baten sustapena batu nahi dituen jarduera da. Horregatik, asmoa Sakonetako kiroldegitik abiatu eta Arboretumeraino oinez joatea da. Haur txikiagoak dituzten familientzat, oinez igo ezin izango dituztenentzat, bigarren elkargune bat dago unibertsitatean bertan.

Elkarguneak eta orduak honako hauek:
• 10:30 Sakonetako Kiroldegiko Elkargunea (bidean Sakoneta eta udaletxe ondoko haritzetatik, Sarrienako artetik eta Horoskopoaren Parketik pasako gara).
• 11:15 Arboretumeko elkargunea (Arte Ederretako sarrera).

Arboretumen, eta 13:30 arte, laguntzen diguten bi biologo botanikoek Arboretumeko gune ezberdinak azalduko dizkigute. Eta txikiei koaderno bana emango zaie euren herbarioa egin dezaten.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 2956 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa