Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-12 43 konpainia eta 90 emanaldi, Leioako XXIII. Umore Azokan Maiatzaren 18tik 21era izango da eta programazio indartsua izango du
Umore Azoka Leioa 2023 / Umore Azoka Leioa 2023

Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azoka – Leioako Kale Artisten Azokaren XXIII. edizioa maiatzaren 18tik 21era ospatuko da eta arte eszenikoak udalerriko kale eta plaza guztietara eramango dituen programazio indartsu bat izango du.Kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien erakusleiho bihurtu da Leioako Umore Azoka, eta gero eta gehiago dira beren lanak lehen aldiz erakusteko azoka hori aukeratzen duten Estatuko eta nazioarteko konpainiak. Izan ere, aurten guztira, 550 eskaera jaso dituzte antolatzaileek ( % 14 Euskal Herrikoak, % 56 Estatukoak eta % 30 nazioartekoak). Urtero gainditzen diren zifrak dira.

Guztira, 43 konpainia izango dira aurten gurean, eta 90 ikuskizun emango dituzte kalean. Horrez gain, programak askotariko diziplinak eskainiko dituela azpimarratu behar da, besteak beste, dantza, zirkua, performak, clown-ak, instalazioak eta mota guztietako musika-emanaldiak. Lau egunetan, ikuskizunik onenez gozatzeko aukera izango da.

Horren adibide dira parte hartuko duten 17 Euskal Herriko konpainiak: Aukeran Dantza Konpainia. Andoni Aresti Dantza, Panta Rhei, Barré Taldea, Harrobi Dantza Bertikala, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak & Hortzmuga Teatroa, Kimua Dantza, La Glo Zirko eta Dantza Bertikala, Lekittoko Deabruak & Zozongo, Pantzart, Piszafaktoria Ideian Laborategi, Rojo Telón, Sokaire Violinistas, Trapu Zaharra eta Zirkozaurre.

Gainerako konpainiei dagokienez, 16 Estatuko hainbat lekutatik etorriko dira. Horrela, Andaluziatik David Cebrian, Mariana Collado & Lucio Baglio, La Banda del Otro, Priyecto Kavauri eta Vaivén Teatro helduko dira; Gaztela-Mantxatik, Capitán Maravilla eta Mario Enzo; Gaztela eta Leoitik Jean Philippe Kikolas, La Pequeña Victoria Cen eta Miguel Barreiro; Kataluniatik, Ambae Company, Pau Palaus, Jam eta Las Kakofónikas; Extremaduratik, Cía Chimichurri; Balear Uharteetatik Cía.Des-equilibrats; Madrildik, Non Sin Tri eta Trip de la Noria; Murtzatik, Uparte Konpainia eta Valentziatik, Jimena Cacalletti eta La Raro.

Nazioarteko sei konpainia ere izango dira Leioan: Batcharte Dantza eta Collectif Primavez (Frantzia), The Black Bkues Brothers (Kenia), Vaya eta La Wetumtum (Portugal) eta La Lazuz (Suedia/Frantzia).

Ikuskizun horiek guztiek, bai eta aurreikusitako jarduera guztiek ere (hala nola, hitzaldiek, jardunaldiek, liburu-aurkezpenek, EZE-Euskal Zirku Elkartearen aurkezpena, bilerak Flandriako kudeatzaileekin, Euskadi-Portugal hitzarmena sinatzea kaleko arteetan lankidetzan aritzeko, Umore Meetings delakoek eta negozio-bilera azkarrek), kaleko arteen erdigune bihurtuko dute Leioa.

Informazio gehiago:

Umore Azoka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa