Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-02 Avanzada estaltzeko lanak apirilaren 17an hasiko dira Lanak 41 hilabetez luzatuko dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrei arreta emateko bulego bat irekiko du, lanen garapenari buruzko informazioa emateko.
bulegoa / bulegoa

BI-637 errepidea Leioa parean estaltzeko lanak apirilaren 17ko astean hasiko dira. Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak eta Iban Rodriguez Leioako alkateak gaur iragarri dute lanak noiz hasiko diren herritarren arretarako bulego izango den lokalean. Sabino Arana kaleko 54. zenbakian kokatuta, bulegoak informazioa eskainiko die bizilagunei lanak luzatuko diren 41 hilabeteetan.

65 milioi euroko inbertsioarekin, Avanzada estaltzeko proiektuak gaur egungo ingurunea eraldatuko du. Milaka ibilgailuk aire zabalean zeharkatzen dute errepidea, eta, behin estalita, 4.500 metro karratuko azalera izango du, oinezkoentzat eta berdeguneentzat. Leioa bereizten duen arrakala desagertu eta udalerria lotuko da 620 metroko bulebar berri bati esker.

Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak azpimarratu du obra honek onura handiak ekarriko dizkiola udalerriari eta hobekuntza nabarmena eragingo duela bizilagunen bizi-kalitatean. Era berean, proiektuaren konplexutasun teknikoa nabarmendu du, hiriko eta trafikoko mikrokirurgia egitera behartuko baitu. “Azpiegituraren ezaugarriengatik zailtasun berezia duen obra da: batez beste 114.000 ibilgailu igarotzen dira bertatik lanegunetan, eta Eskuinaldea eta Uribe Kostako igarobidea lotzeko arteria nagusia da. Hori dela eta, hainbat fase eta azpifasetan banatutako obra bat egin behar da, eta, horren ondorioz, lan-uharteak sortu behar dira egungo urbanizazioak berak mugatzen duen eta Bizkaia osoko trafiko-dentsitaterik handienetako bat duen ingurune honetan. Hala eta guztiz ere, noranzko bakoitzeko bi erreiak mantenduko dira obrak egiten diren bitartean”, Imanol Pradalesek ziurtatu duenez.

Proiektuaren beraren magnitudea oso garrantzitsua da: 1.150.000 kg altzairu ijeztu baino gehiago baliatuko dira zerbitzuan dauden bideen gainean egin beharreko egituretan, eta, guztira, 12 lurpeko ebakuazio-galeria izango dira, alboko bideak zeharkatu eta tunela bera kanpoaldearekin komunikatzeko. Horrez gain, aintzat hartu behar dira tunela behar bezala ustiatzeko beharrezkoak diren instalazio ugari.

Bestalde, Leioako alkateak nabarmendu du “tamaina horretako obra baten, gorabeheren informazioa funtsezkoa da, ahalik eta eragozpen gutxien sor daitezen. Herritarrei zalantzak argitzeko eta kexak jasotzeko zuzeneko harremana duen komunikatzaile baten figura oso garrantzitsua da. Eragozpenak sortuko dizkiguten arren, obrak hasteko irrikan gaude leioaztarrak”

Proiektuaren xehetasunak
Estaldurak hobekuntza handia ekarriko die inguru horretako bizilagunei, kutsadura akustikoari erreparatuz gero. Zaratotsen aurkako 850 metro pantaila jarriko dira galtzadaren ertzean. Gainera, eta Txomin Aresti eskola osoaren, euskaltegiaren eta kontserbatorioaren gisako ekipamendu garrantzitsuetako babes espezifikoa hobetzeko asmoz, estalkia luzatuko da, Bilborako norabideko tunelaren ahora sartzeko, gaur egun dagoen oinezkoentzako pasabidearen ingururaino.

Nabarmentzekoa da, halaber, tuneletarako sarbidea emango duten bi ahoetako eraikuntza-soluzioa, bai Getxorako norabidean, bai Bilborako norabidean; egitura horiek material jasangarriak baliatuz birdiseinatu dira, lorezaintza bertikalean oinarritutako soluzioa eta guzti, paisaian integratzen laguntzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa