Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-03-16 Leioako elkarte sarea berdintasunean trebatzen Gida honetaz gain, Udalak prestakuntza teknikoko aurrez aurreko saioak antolatuko ditu interesa duten erakunde guztientzat.
Iban Rodriguez, Alcalde de Leioa, y Txelo Castellanos, concejala de igualdad / Iban Rodriguez, Leioako Alkatea, eta Txelo Castellanos, Berdintasun saileko zinegotzia

Leioako Udalak gida bat jarri du udalerriko elkarteen eskura, eguneroko funtzionamenduan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko. Leioako ehun bat elkarteren artean banatu da dagoeneko, gizarte bidezkoago baterako aldaketa sustatzeko eta bultzatzeko beharrezkoak diren baliabideak emateko.

Tresna honek udalerriko elkarteen barruan jarduera bat garatzen duten pertsona guztiei aukera ematen die garatzen dituzten proiektu eta jardueretan eta antolaketa-zereginean genero-ikuspegia txertatzera hurbiltzeko. Gainera, Udalak prestakuntza teknikoko aurrez aurreko saioak antolatuko ditu interesa duten erakunde guztientzat.

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egitea onuragarria da gure auzo eta hirietan parte hartzen duten pertsona guztientzat; izan ere, horrela, gizarte bidezkoago bat garatzen laguntzen dugu, generoagatiko edozein diskriminazio mota desagerraraziz.

Horregatik, Leioako Udalak berdintasuna bultzatu nahi du gure udalerrian, elkarteek gure udalerriko pertsonekin duten hurbiltasunagatik eta harreman zuzenagatik betetzen duten paper garrantzitsua azpimarratuz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Elkarteentzat berdintasun gida (pdf, 5891 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa