2023-01-13
Leioako Udalak 19 pertsona kontratatu ditu hainbat ardatz estrategiko indartzeko, Lanbideren Tokiko Enplegu Planari esker
Leioako Udalak 19 pertsona kontratatu ditu 2022ko Tokiko Enplegu Planaren esparruan, zehazki Auzoko laguntzaileak eta Leioako udalerriko ardatz estrategikoen sustapen lineetan, non herritarren parte-hartzea, euskara, tokiko merkataritza edo enplegua izango diren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik egindako kontratazio horien ardatz estrategikoetako batzuk.
"Auzoko Laguntzaileak" proiektuaren bidez, Leioako Udalak herritarren eskura jartzen ditu erabilera publikoko hainbat zerbitzu, batez ere hainbat arlotan informazioa eta aholkularitza emateko eta udalerria benetako ongizate-estatua izateko behar diren baldintzetan egon dadin zaintzeko.
Guztira 12 pertsona kontratatu dira: 4 Auzoko laguntzaileak, 3 zurgintzako ofizial eta 4 margolari. Horrela, auzoko laguntzaileak taldeko kideek antzemandako gorabeherak arinago konpondu ahal izango dira, horretarako eratutako lan-brigadaren esku-hartzeari esker.
Bestalde, Leioako udalerriko ardatz estrategikoak sustatzeko programarako 7 pertsona kontratatzen dira tokiko merkataritza dinamizatzeko lan teknikoak egiteko (1), egoera ahulean dauden pertsonen autonomia eta ahalduntzea bultzatzeko laguntza emateko (2), herritarren parte-hartzea (1), artxiboak digitalizatzeko lanak (1), euskara dinamizatzeko lanak (1) eta informazio geografikoko sistemetan espezialista izateko (1).
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak 262.499,80 €-ko dirulaguntza eman du pertsona horiek kontratatzeko (Leioako langabeak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda daudenak). Kontratuen iraupena 6 hilabetekoa da, abenduaren amaieran hasi eta 2023ko ekainera arte.