Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2023ko Otsailaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-01-10 Kultur Leioak hasiera emango dio urteari 'Galerna' lanaren aurre-estreinaldiarekin
Galerna. Azken bidaia / Galerna. Azken bidaia

Kultur Leioak 2023ari hasiera emango dio proposamen erakargarri batekin, Loraldiaren eskutik; Galernaren aurre-estreinaldia, Leioa Kantika Koralak parte hartzen duen ikuskizun musikala da. Urtarrilaren 15ean, igandea, Leioako publikoak obra berezi honetaz gozatzeko aukera izango du.

GALERNA (Azken bidaia) itsasoari buruzko begirada emozional bat da: ezezagunaren beldurra, sakontasunaren misterioa, naturaren indarren aurreko ezintasuna, ozeano ukiezinaren poetika, senideak galtzeko arriskua, mundu berriak aurkitzeko ilusioa, itsasoko jendearen poza edo bertan bizi diren izakiak marrazteko gozamena. Euskal sustraitik abiatuta (mitologia, soinuak, testuak, tradizioak, istorioak, dantzak) munduari begirada irekia eskaintzeko.

Familia osoarentzako ikuskizuna. Haur eta gazteek interpretatua, baina publiko guztiari zuzendua. Itsasoari eskainitako poemak, itsasoaren inguruan sortutako istorioak, kantutegitik ateratako itsas-doinuak, laneko abestiak, maitasun-abestiak... Itsasoak eskaintzen duen uzta oparoa da. Juan Kruz Igerabidek dena nahastu du itsasoari begirada poetikoa eta aldi berean sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.

Ikuskizuna Kantika Koralan oinarritzen da, eta hortik musika koralak du pisurik handiena, baina koruari zuzenean lagunduz, talde instrumental bat, baritono bakarlari bat eta aktore bat egongo dira.

Aurrestreinaldi honen ondoren, Kultur Leioako Auditorioak musika, antzerki eta dantzako ohiko erritmoarekin jarraituko du, leioaztarrak proposamen bakoitzarekin harritu nahian. Antzerki, musika, umore eta familian gozatzeko proposamen asko.

Kultur Leioaren programazioa osoa kontsultatzeko www.kulturleioa.com

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa