2022-12-28
Bilboko San Frantzisko auzoan gertatutako hilketa matxistaren gaitzespena
Udalak bere gaitzespen irmoena erakusten du Bilboko San Frantzisko auzoan gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.
Leioako Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten. Emakumeen aurkako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia horrek berriro dakarkigu gogora hala Leioako Udalak nola Leioako gizarte osoak daukagun erantzukizuna, Leioan Berdintasuna eraginkor egiteko.