Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-12-21 Leioak liburu ezberdin eta solidarioa eskaintzen du
libro / liburua

Leioako Udalak, Merkatarien elkartearen laguntzarekin, gure udalerriari buruzko ikuspegi desberdina duen liburu bat atera du, helburu solidario batekin gainera: Leioako familiei elikaduratik laguntzea. Liburuaren hasierako prezioa bi eurokoa da, eta bildutakoa Sortarazi erakundearentzat izango da, Leioako elikagai-bankua kudeatzen duen eta adingabe, pertsona eta familien elikaduran laguntzen duen erakundearentzat.

Ia hogei saltokik dute salgai ‘Leioa, beste ikuspegi batetik 'izeneko liburua. Argitalpen horrek udalerria erakusten digu, leku berriak ezagutzeko irudien bidez eta ikuspegi berri batetik, natura protagonista dela, parkeak eta berdeguneak nabarmenduz. Kultur Leioan ere lor daiteke.

Ekimenak gure udalerriaren ikuspegi desberdin hori erakutsi nahi du, neurri handi batean pandemia garaian aurkitutakoa, eta, aldi berean, Leioako familia behartsuenei lagundu. Horregatik, Udalak proposamen honetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.

Bildutako dirua Sortarazi elkartera bideratuko da. Erakunde horrek hainbat ekimen sozial garatzen ditu, herriko elikagaien bankua kudeatzen du eta zuzenean lagundu ahal izango du behar duten adin txikikoen, pertsonen eta familia leioaztarren elikadurarekin. Horregatik, bi euro sinbolikoez gain, aparteko dohaintza bat eskatzen da ekimenari laguntzeko.

Liburu hau salgai duten dendak honako hauek dira:

Librería Iris
Farmacia Sanchez Moreno
Linsay
La Toscana
Maitane
Flovar bolsos
Karlaine
Iduna
Optika Leioa visión
Fieldburu
Loycar
Bea y Mentxu peluquería
Marzo21
Isbert Art
Balbalina
Jugueteria Itziar
Kopi Ona

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa