Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2023ko Otsailaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-12-15 Dena prest eguberriez ohiko formatuan gozatzeko
/

Dena prest dago Leioan Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen etorrerarako. Aurten, Gabonetako jardueren ohiko formatura itzuliko da, ohiko programazioa erabat berreskuratuz. Ez dira faltako gure pertsonaia maitatuenen harrerak, txikientzako antzerkia Auditorioan, haurrentzako emanaldiak Kandelazubietan.

Olentzerok ohiko kalejira egingo du Leioako kaleetan zehar abenduaren 24an. Arratsaldeko 17:00etan Elexalde errotatik irtengo da eta Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano igaro ondoren, Kultur Leioan txikiei harrera egingo diete. Gainera, Leioako hainbat auzotan ere izango dira, hala nola Pinueta, San Bartolome, Lamiako eta Txorierrin.

Urteko azken astean, Kultur Leioako Auditorioa haurrei zuzenduta egongo da, ‘Gabonetan antzerkira’ zikloko hainbat emanaldirekin. Gainera, Kultur Leioako erakusketa-aretoan Euskoplay playmobil bildumagileen elkartearen erakusketa bat dago ikusgai, haurrak zein helduak harrituko dituena.

Urtarrilaren 2tik aurrera, astelehenetik aurrera, 2 urtetik gorako haurrentzako doako hainbat emanaldik osatuko dute aurtengo Pin-a, goizeko eta arratsaldeko ordutegietan.

Eguberriak Ekialdeko Errege Magoen etorrerarekin amaituko dira, aurten ere Leioako haurrei harrera eginez Kultur Leioan. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Leioako txikien eskaerak entzuten egongo dira berriro urtarrilaren 5eko arratsaldean.

Kontsultatu programazio guztia www.kulturleioa.com web gunean.

Leioaztarrak protagonista dituen zorion-adierazpena
Aurten ere, Leioako Udalak Gabonak zoriondu nahi izan ditu, Leioako hainbat pertsona protagonista dituen kanpaina berezi batekin. Aritza, Marta, Edurne, Youssef, Ruben, Arantza eta Martak euren irudia eskaini dute jaiak zoriontzeko, Leioako bihotza bertako bizilagunak direlako eta, horregatik, udalerriko gauzarik baliotsuenak direlako.

Sustapen-liburua argitaratzea
Leioak udalerriko argazki-liburu bat argitaratu du, Leioa berri bat erakusten diguna; berdea, iraunkorra eta txoko magikoz betea. Argitalpen hau Leioako denda askotan egongo da salgai eta bi euroko prezio sinbolikoa du. Jasotzen den dirua Sortarazi elkartearentzat izango da, herriko elikagaien bankua kudeatzen duen erakundearentzat, eta zuzenean lagundu ahal izango du behar duten leioaztar familien elikadurarekin. Hori dela eta, bi euro sinbolikoez gain, aparteko dohaintza bat eskatzen da kausari laguntzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa