2022-11-30
Leioa Indartu Bonoaren edizio berri bat berrargitaratuko da datorren ostiraletik aurrera
Leioako Udalak Leioa Indartu Bonoaren partida berri bat berrargitaratzea erabaki du, laugarren deialdi honen arrakastaren ondoren; izan ere, azaroaren 18an, ostirala, martxan jarritako hasierako partida astelehenean, 21:00etan, agortu zen. Ekimen hau tokiko merkataritza biziberritzeko planaren barruan kokatzen da eta bonu berrien erosketa abenduaren 2tik aurrera egin ahal izango da, 10:00etatik aurrera, Kutxabank kutxazainetan eta udal webgunean.
Bonuak NANeko 120 eurora arte erosi ahal izango dira, eta aurtengo edizioan muga horri eutsiko zaio: kopuru horretara arte erosi dutenek ezin izango dute bonu gehiago erosi, bai, ordea, lehen sortan erosi ezin izan zutenek.
Orain arte, 72 negozio atxiki zaizkio kanpainari, eta oraindik ere deialdia zabalik dago batu nahi diren establezimendu berrientzat.
Gogoratu bi bonu mota direla: 10 euroko bonua, erosketetarako 5 euro estra lortzeko, eta 20 euroko bonua, erosketetarako 10 euroko aparteko hobariarekin. Era berean, LeioaIndartu bonu horiek elkarren artean metatu daitezke, faktura bakoitzeko bi bonu arte, eta ezin dira eskudiruarekin trukatu. Bonuak bonuaren zenbatekoaren berdinak edo handiagoak diren erosketetarako balio du. 2023ko urtarrilaren 31ra arte izango dira baliozkoak.
Parte hartzen duten 72 negozioek identifikazio-kartela dute establezimenduko leku ikusgarri batean, denak 10 langile baino gutxiagokoak eta eremu askotakoak (ile-apaindegiak, dekorazioa, jangaiak, farmaziak, moda, ostalaritza).
Iban Rodríguez Etxebarria alkatearen hitzetan: "Horrela, lehen partida ekonomikoaren arrakasta luzatu nahi dugu; alde batetik, erosi ezin izan zuten pertsona gehiagok parte hartu ahal izan dezaten ekimen honetan, eta, bestetik, gure tokiko merkataritza indartu dezan, bere hurbiltasunarekin eta kalitatearekin gure bizi-sarearen funtsezko zatia baita udalerri gisa".