Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2022ko Abenduaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-09-27 Soraluzen jaiotako eta Benidormeko bizilaguna zen emakumearen hilketa matxistaren gaitzespena
/

Udalak gaitzespenik irmoena adierazten du Benidormen gertatuko emakumearen hilketa matxistaren aurrean. Emakumea Soraluzekoa zen eta egun Alicanteko udalerrian bizi zen. Leioak elkartasuna adierazten die biktimaren hurbileko pertsonei eta familiei.

Leioako Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria, era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrian Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa