Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-08-19 Astelehenean hasiko dira Itsasadarreko errepidea oinezkoen bidea bihurtzeko lanak
carretera / carretera

Datorren astelehenean, abuztuaren 22an, 8:00etatik aurrera, Itsasadarreko errepidea, Lamiakoko dartsenatik igarotzean, itxi egingo da, egokitze-lanak hasteko eta errepide zati hori oinezkoentzako eta bizikletentzako gune bihurtzeko. Beraz, ordutik aurrera, ibilgailuen zirkulazioa Felipe del Rio kaletik igaroko da behin betiko.

Guztira, BI-711 errepidearen 800 metro oinezkoentzako eta bizikletentzako espazio bihurtuko dira, aisialdirako espazioekin. Jarduera honekin Leioak bere zatia betetzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo bi ertzetako udalerriekin lotuko duen boulevard proiektuarekin aurrera egin dezan.

Aldi berean, bidegorri zati berri honek nabarmen aberastuko du Leioako bidegorri sarea. Leioako metro geltokiarekin lotuko da, eta hortik bi norabidetan banatuko da: Lamiakoko metro geltokira edo Udondoko Bulebarrera, Sarrienaraino jarraituz. Metroaren bi geltokiak eta Leioako geltokia itsasadarrarekin lotuko dituzten zatiak proiektu-fasean daude gaur egun, eta aurtengo azken hiruhilekoan lizitatuko dira.

Leioak urrats sendoa eman du iraunkortasunerantz, garraio iraunkorraren aldeko apusturantz, eta oinezkoentzako gune seguru eta atseginak sortzen jarraitzen du. Horrela, itsasadarrera begira dagoen aisialdirako gune berri bat lortzen du, aire zabaleko jarduera osasungarriez gozatzeko aukera ematen duena, hala nola bizikleta, patinajea edo baita ibilaldi atseginak ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa