Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-07-21 Orain urte batzuk udalerrian gertatu ziren bi sexu-eraso argitzeko Ertzaintzak egindako lana eskertu du Leioak
/

Leioako Udala pozik agertu da Ertzaintzak 2015ean eta 2017an Leioan gertatutako bi sexu-eraso argitu dituelako. Ertzaintzaren ikerketari eta lanari esker, bi erasoen egilearen profil genetikoarekin bat datorren gizon bat atxilotu zuten joan den asteartean, eta epailearen aurretik igaro ondoren fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdian dagoena.

Leioako Udalak Ertzaintzaren lana eskertu du, biktimei, senideei eta gainerako leioaztarrei lasaitasun eta segurtasun handiagoa eskaintzen dielako.

Era berean, gogorarazi du emakumeen sexu-askatasunaren aurkako edozein ekintza justifikaezina dela eta ez duela lekurik gure gizartean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa