Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Abuztuaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-07-14 Osasun Sailak eguzkitik eta berotik babesteko gomendioa egin du, datozen egunetarako tenperatura altuen aurreikuspenaren aurrean
beroa / beroa

Muturreko tenperatura altuak direla eta Osasun Sailak berotik eta eguzkitik babesteko hainbat neurri hartzea gomendatzen du. Tenperatura altuek eragin negatiboa izan dezakete herritar guztien osasunean, baina bereziki pertsona kalteberengan, hala nola haurrengan, adinekoengan eta gaixotasun kronikoak dituztenengan.

Datozen egunotan muturreko tenperatura altuak etengabe izango direla aurreikusten denez, Osasun Sailak eta Osakidetzak are gehiago gogorarazi nahi dute komeni dela beroaren eta eguzkiaren aurrean babesteko neurri batzuk hartzea. Tenperatura altuek ondorio negatiboak eragin ditzakete biztanleen osasunean, baina, bereziki, kalteberenengan, hala nola ume, adineko eta gaixo kronikoengan.

Beroaren ondorioak prebenitzeko, Osasun Sailak eta Osakidetzak 2022rako Euskadin tenperatura altuegien ondorioak prebenitzeko jarduketa-plana prestatu dute eta, hartan, egunotan egon daitezkeen muturreko tenperaturen aurrean zer neurri hartu jasotzen da:

Likidoen kontsumoa:

1- Edan ura etengabe eta egun osoan, baita egarririk gabe ere, izerdiagatik galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu.

2- Saiatu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez edaten. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.

Elikagaien kontsumoa:

1- Jan entsalada, barazki eta fruta gehiago, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko.

2- Saiatu gantz edo koipe askoko janariak ez jaten eta otordu oparoak ez egiten, berora egokitzea zailtzen baitute.

Etxean:

1-Baliatu bero gutxieneko uneak etxea aireztatu eta freskatzeko.

2- Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere. Saiatu zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen.

Kalean:

1- Eguzkitan egotea saihestu eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan

2- Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua. Fotobabeserako informazio gehiago gehiago

3- Saiatu izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egiten, bero handieneko orduetan.

4- Eguzkitan lan egin beste erremediorik ez baduzu, estali burua txapelen batekin, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edan, 2-4 edalontzi ur orduero.

Zaindu pertsona ahulak:

1- Arreta berezia jarri ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan.

2- Aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan ez geratu inoiz, nahiz eta itzalean egon.

3- Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, egunean behin, gutxienez, bisitatzea komeni da.

4- Kontsulta ezazu osasun arloko langileekin, tenperatura altuekin lotuta dagoen sintomaren bat baduzu eta ordubetetik gora irauten baduen(ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…).

Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa