Umore Azoka
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-04-08 Artatzagana hobetuz, herritarren laguntza behar duten proposamenak
Conexión mecánica / Konexio mekanikoa

Leioako auzoetan prozesua egin eta herritarrekin egingo diren hobekuntzak komentatu ondoren, Udalak auzoa nabarmen aldatuko luketen lau proiektu aurkeztu ditu. Horretarako, beharrezkoa da lurzoru pribatuak lagatzea; obra, berriz, Udalaren kontura izango litzateke. Funtsean, auzoko irisgarritasuna hobetu, biztanleen erosotasuna handitu, eta bide-segurtasuna hobetu, eta, are, inguruko aparkaleku-kopurua ere handituko lukete.

Hauek dira proiektuak:

1. KONEXIO MEKANIKOA, PASABIDEAREN ETA IGOGAILUAREN BIDEZ
2020an Artatza auzoan Bizkaibuseko geralekua eta eremu komertziala Basaez kalearen goiko aldearekin lotzeko jarri zen igogailuaren diseinu oso antzekoa erabilita, Udalak idatzita dauka beste igogailu bat jartzeko proiektua; Artatzaganaren beheko aldea goiko aldearekin lotuko luke, eta ia 11 metroko desnibela gaindituko luke. Hala, errekatik hurbil dauden atarietako bizilagunentzako oinezkoen sarbidea hobetuko da, bai eta San Bartolomeranzko bidea ere, egurrezko pasabidearen bitartez.

2. OINEZKOEN SARBIDEA EGOKITZEA, LARRAKOETXE ALDERANTZ
Artatzagane auzoaren ondoan egin diren etxebizitza-garapen berrietako (Larrakoetxe sektorea izenez ezaguna) auzotarren sarbidea hobetzeko helburuz, asmoa da oinezkoentzako lotura bat jartzea, dagoen espaloiari jarraipena emateko; hartara, lotura zuzenagoa izango dute gaur egun auzoan eskaintzen diren zerbitzuetara (dendak, farmazia, ostalaritza...).

3. PARKERA SARTZEKO PASABIDE BAT JARTZEA
Larrakoetxe sektorea garatzeari esker, hobetu egin dira Artatzagana eta San Bartolome auzoen arteko oinezkoentzako, bizikletentzako eta ibilgailuentzako loturak. Horrez gainera, beste parke bat sortu da ibaiaren ondoan, eta hora Artatzaganatik sartzeko bidea hobetu nahi da. Horretarako, proposatu da oinezkoen pasabide bat eraikitzea, zuzenean lotuko dituena parkeko bidexka eta auzoaren beheko aldea; hala, Artatzaganako auzotarrek ere gune verde horretan –nahiz etorkizunean egin daitekeen handitzean– ibiltzeko eta gozatzeko aukera izango dute.

4. ERREPIDE NAGUSIKO BIHURGUNEA EGOKITZEA
St. George ikastetxetik Artatzaganara igotzeko kalea asko hobetu zen Leioandi izenez ezagutzen den eremuan urbanizazio-lanak egin ondoren. Orain, hobekuntza biribildu nahi da, azken 100 metroetan, Bizkaibusen geltokira iritsi arte. Hala, bidearen trazadura zuzentzeaz gainera, espaloiak berrituko lirateke, bai eta bidegorriari jarraipena eman eta lur gaineko aparkalekuen beste gune bat jarri ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa