Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-01-25 Aldundiak Avanzadako trafikoa berrantolatzeko lanen hirugarren eta azken fasea hasi du
Tercera fase / Hirugarren fasea

Bizkaiko Foru Aldundiak lanak hasi ditu egunotan Leioako Avanzadan trafikoa berrantolatzeko lanen hirugarren eta azken bide-tartean. Jarduketa horren helburua da BI-637 errepidean, Leioa parean, trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetzea eta udalerriko tokiko bideekiko lotura erraztea.

Orain hasiko diren lanak Unibertsitatearen eta Avanzadako tunelaren arteko lotura-zatiari dagozkio, Getxoko norabidean. 2020an eta 2021ean jarduketa hau zatituta dagoen beste bide-tarteak egin ziren: Avanzadako tunelaren eta Artatzako biribilgunearen arteko bide-tartea (Getxoko norabidean) eta tunelaren eta Unibertsitateko lotunearen arteko bide-tartea (Bilborako norabidean), hurrenez hurren. Hiru bide-tarteon inbertsioa 7.560.620 eurokoa da guztira, eta lehenengo biak dagoeneko eginda eta zerbitzuan daude.

Jarduketaren xehekapenak

Jarduketaren helburua honako hau da: erreiak eta sarbideak berrantolatzea Avanzadako errepidearen enborraren eta paraleloan doan alboko bidearen artean, enborreko trafikoaren arintasuna hobetzeko eta galtzaden arteko truke-mugimenduak eta txirikordatze-mugimenduak errazte aldera, bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Horretarako, honela jokatuko da:

Galtzaden arteko sarbideen konfigurazioa. Enborraren eta alboko bidearen artean dauden lau truke-konexioetan aldaketak sartzen dira, baita galtzadak bereizteko dauden irlatxoak aldatzea ere, egoera berrira egokitze aldera. Beste irteera bat egingo da enborretik alboko biderantz, Unibertsitatearen lotunean, eta beste bat enborrera sartzeko. Gasolindegiaren parean dagoen irteera kenduko da, eta egungo enborrerako sarrera Unibertsitateko lotunetik egingo da.

Zoruak. Alboko bidearen gainazal osoa, irteerako errei-zati berriak eta ondoriozko enborrera sartzeko erreiak berriz asfaltatzea, eta enborrean, halaber, zoruaren gainazala sekzio osoan birgaitzea, 640 metrotan.

Drainatzea. Plataformaren gainazaleko eta lurpeko drainatze-elementuak egokitzea eta birkokatzea.

Argiak. Eragindako argi-puntu guztien ordez LED teknologiako luminariak jarriko dira.

Seinaleztapena. Kartel eta seinale guztiak sarbideen eta galtzaden konfigurazio berrira egokitzea.

Obra egiteko aurreikusitako epea 10 hilabetekoa da, eta bide-tarte horri dagokion inbertsioa 3.772.342 eurokoa. Lanak 5 fasetan egingo dira, eta halako moldez programatuko dira, non egiten diren hobekuntzek aurrera egingo baitute ibilgailuen zirkulazioari dagokionez. Eta trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiten saiatzen.

Enborreko galtzadak bi errei mantenduko ditu une oro (irteeretan 3 erreiko bide-tarteak eta enborraren eta alboko bidearen arteko sarbideak); alboko bideak, berriz, 2 errei izango ditu une oro, baita 3 errei ere, irteera berriaren eta Unibertsitatetik aldatutako sarreraren arteko bide-tartea (330 metro inguru) kontuan hartuta. Horrela, sartze-baldintzak hobetzea, alboko bidean txirikorda hobetzea, enborrean txirikorda kentzea eta alboko bidean edukiera handitzea erdiesten da, eta horrek bide-segurtasuna hobetzea dakar.

Jarduketa osagarriak

Jarduketa hau Arrontegiko zubiarekiko alternatibarik ezak eragindako arazoak arintzeko egin eta/edo diseinatu direnen osagarria da, itsasadarraren azpian tunela eraikitzeko proiektuan aurrera egiten den bitartean. Horrela, Kukularraren bi faseak (5 eta 11 milioi euroko inbertsioa guztira) eta Plaiabarriren birmoldaketa (2,6 milioi euroko inbertsioa) gauzatu eta abian jarri dira. Horrezaz gainera, joan den urtarrilaren 17tik abian dira Gurutzetako korapiloaren eta Arrontegiren arteko lanak.

Bizkitartean, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak aurrera egiten jarraitzen du ibai-azpia eraikitzeko proiektuan. Aurreikuspenen arabera, 2024an hasiko dira obrak. Tunela 2028an jarriko da martxan, eta Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearekin batera Bizkaiko beste metropoli-saihesbide handia eratuko du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa