Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-12-14 Gabonetako oporretan familiako kirolari eskainitako bi jardunaldi
Deporte en familia / Kirola familian

Leioako Udaleko kirol sailak bi jardunaldi antolatu ditu, Gabonetako oporretan, familiek jolasten eta hainbat kirol praktikatzen goza dezaten. Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an izango da, Sakonetan.

Saio bakoitzak bi txanda izango ditu taldeak murrizteko: bata 11:30etik 12:30era, eta bigarrena 12:30etik 13:30era.

Izena aldez aurretik eman behar da, albiste honi erantsitako formularioa infohazihezkuntza@gmail.com edo uki.idmleioa@leioa.eus helbideetara bidaliz edo 747 435 943 telefonora deituz.

Abenduaren 26ko lehen jardunaldian izena emateko epea abenduaren 15etik 23ra izango da. Egun honetan parte-hartzaileek kartak, saskibaloia, futbola eta eskulanak izango dituzte. Urtarrilaren 2ko saiorako, berriz, abenduaren 24tik 30era izango da izena emateko epea, eta giza futbolinari, saskiei eta ohe elastikoei eskainiko zaie.

Erlazionatutako dokumentuak:

Abenduan izena emateko orria (pdf, 99 kb)

Urtarrilean izena emateko orria (pdf, 99 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa