Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2021ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-16 Azaroaren 16an tolerantziaren nazioarteko eguna ospatzen da
tolerancia / tolerantzia

Injustizia, indarkeria, diskriminazioa eta marjinalizazioa intolerantzia modu komunak dira. Hezkuntza funtsezko elementua da bazterketa-modu horien aurka borrokatzeko eta gazteei jarrera independentea eta jokabide etikoa garatzen laguntzeko.

Tolerantziaren aldeko borroka hori inoiz baino garrantzitsuagoa da estremismoa eta erradikalismo bortitza areagotzen ari diren aro batean.

Leioako Udalak tolerantzia sustatzearekin konprometituta jarraitzen du, eta sinetsita dago erlijioen, kulturen, hizkuntzen eta etnien aniztasunak ez duela gatazkarako arrazoi izan behar, guztiek baloratzen duten aberastasuna baizik.


Nola borrokatu intolerantziaren aurka?

• Intolerantziaren aurka borrokatzeak heziketa eskatzen du: intolerantzia ezjakintasunetik, ezezagunaren beldurretik eta norberarenaren balioaren gehiegizko zentzutik sortzen da askotan. Horregatik, beharrezkoa da gaiari buruz heztea eta tolerantzia eta giza eskubideak irakastea gazteriari.

• Intolerantziaren aurka borrokatzeko, informazioa eskuratu behar da: intolerantzia arriskutsuagoa da helburu politikoekin erabiltzen denean. Argudio faltsuak erabiltzen dira, gertaerak eta estatistikak manipulatzen dira eta iritzi publikoari gezurra esaten zaio. Horri aurre egiteko modurik onena informazio-eskubidea eta prentsa-askatasuna babesten dituzten legeak sustatzea da.

• Intolerantziaren aurka borrokatzeak norbanakoaren kontzientzia hartzea eskatzen du: gizartean intolerantzia da banakako intolerantzien batura. Horregatik, gurpil zoroan dugun eginkizuna aztertu behar dugu, gizartearekiko mesfidantza eragiten baitu.

• Intolerantziaren aurka borrokatzeak konponbide lokalak eskatzen ditu: eragiten diguten arazoak gero eta globalagoak dira, baina irtenbideak lokalak izan daitezke, ia indibidualak. Denok gara konponbidearen parte. Indarkeriarik eza oso tresna eraginkorra izan daiteke arazo bati aurre egiteko, mugimendu bat sortzeko edo intolerantziaren biktimei elkartasuna adierazteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa