Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-10-04 Emakumezkoen Leioa Waterpolo izan da saritua Bizkaia Kirol Sariarekin
Bizkaia Kirol sariak 2021 / Bizkaia Kirol sariak 2021

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko oinarrizko kirolaren lana goraipatu du gaur arratsaldean, Bizkaia Kirolak Sariak 2021 ospatuz. Sarituen artean Leioa Waterpolo Taldeko emakumezko helduen taldea egon da, taldeko kirol kategorian. Zorionak!

Sei erakunde edo pertsona saritu dituzte sei kategoriatan: banakako kirolean Ivan Mediavilla López (Taekwondoa); taldeko kirolean Leioa Waterpolo Taldeko emakumezko helduen taldea; Oinarrizko Kirolaren arloko arbitro kategorian irabazlea Carmelo Astigarraga Zaldibar izan da (Txirrindularitza); entrenatzailearen saria José Javier Condek irabazi du (Atletismoa); eta erakunde mailan Club Deportivo Bilbao izan da garailea. Eta azkenik, zuzendaritzako pertsonalaren kategorian, Julio Alegria Artiach (Padel).

Sarituek iazko Bizkaia Kirolak Sarien irabazleengandik jaso dituzte sariak (Jone Magdaleno Albizu, taekwondoko borrokalaria; Mario López Villalibre, saskibaloiko entrenatzailea; Josu Hernández, Berango Atletismo Taldekoa; Naia Fernandez Veiga, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club-eko Escuela Jose Luis de Ugarte taldekoa; eta Fernando Oteo Fernández, mahai-teniseko arbitroa). Sari banaketa Virginia Berasategik eta Jon Gomezek gidatu dute.

2021. urteko Bizkaia Kirolak Sariek 1992 eta 2006 urteen artean jaiotako Bizkaiko kirolariek 2020an lortutako kirol-merituak aintzatesten dituzte, bai eta oinarrizko kirolari emandako laguntzagatik nabarmendu diren teknikariak eta erakundeak ere. Edizio honetan sei kategoria saritu dira: talde-kirola, kirolaria, arbitroa, entrenatzailea, zuzendaritzako pertsonala eta/edo laguntzaileak eta kirol-erakundea, pandemian zehar pertsona guztientzat eskola-kirolean, kirol federatuan eta kirolean herritarren kirol-praktika ziurtatzera bideratutako ekimenengatik.

Informazio gehiago:

Albiste osoa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa