EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Igandea, 2021ko Urriaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-09-21 20.000 lagun baino gehiago bildu ziren Leioako Kaleko Arteen itzuleran XXI. Umore Azokan
umore / umore

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kale Artisten Azokak, amaiera eman dio XXI. edizioari, “bai ikuskizunak ikustera joan direnei, bai konpainiei dagokienez ekitaldi honen indarra eta erakargarritasuna berretsi duten” bertaratzeari eta parte-hartzeari buruzko zifrekin, Iban Rodríguez Etxeberria alkateak adierazi duenez. Horrela, 20.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira ostegunetik, hilak 16, igandera, hilak 19, egindako 94 emanaldietara (100 zeuden aurreikusita, baina bi konpainiak euren emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten eguraldiarengatik), eta horrek “arrakasta izugarria erakusten du, pandemiaren ondorioz hartu behar izan ditugun ezohiko segurtasun-neurriak eta baldintzak kontuan izanda”.

“Berriro erakutsi dugu Leioa Kaleko Arteen Hiria dela, eta une bakoitzean egoerak eskatzen dituen aldaketei aurre egiteko gai den antolakuntza dugula”, esan du alkateak. “Modu pertsonalean, aintzatespen publikoa egin gurako nieke Kultura Saileko taldeari eta antolakuntzako pertsonei, eguneroko lan nekaezinarekin Umore Azoka 2021 posible egin dutelako”.

Gorabeheren atalean, ostiral gauean euria egin izanak, 6 emanaldi bertan behera utzi behar izatea eta larunbatean aire zabaleko kokalekuak aldatu behar izatea ekarri zuen. “Aldaketak azkar eta malgutasunez egin ahal izan ziren, aurretik hartutako neurriei esker; besteak beste, karpak zeuden jarrita udalerriko hainbat lekutan, pandemiak eragindako edukiera mugak modu eraginkorragoan kudeatzeko”, gogorarazi du Rodriguez Etxeberriak.

Antolatzaileek, bestalde, agerian utzi gura izan dute jende asko bertaratu dela egun guztietan, edukiera murriztuta egon arren, batez beste 300 pertsona bilduz espazio zabalenetan. Horrela, Umore Azoka Leioako arduradunek bertaratutakoen laguntza eskertu dute, espazioetara sartzeko ezarritako arauak modu “eredugarrian” bete dituztelako. Neurri horien artean zeuden musukoa erabiltzea, eskuak desinfektatzea, iritsiera-ordenaren arabera esleitutako eserlekua hartzea, eta bereizitako lekuetatik sartzea eta irtetea.

Azoka topagune eta merkatu profesional gisa hartuta, ikuskizunak kontratatzeko ia 200 programatzaile eta arduradun egon dira Leioan, eta horrek, Umore Azokak kaleko artistentzako jarduera profesionalaren eragile eta dinamizatzaile gisa duen garrantzia adierazten du. Ildo horretan, Portugalgo Kaleko Arteen arloko zuzendarien eta banatzaileen ordezkaritza bat egon izana nabarmendu du.

Guztira, 39 konpainiak hartu dute parte aurtengo edizioan –horietatik 22 euskaldunak–, eta 94 emanaldi egin dituzte udalerriko 10 puntutan. “Erronka hori ondo bete dugu, eta ia atsedenik hartu barik, hurrengo edizioan lanean hasiko gara. Espero dezagun behin betiko normaltasunera itzultzea ekarriko duen edizioa izatea”, esan du amaitzeko Iban Rodriguez Etxeberria alkateak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa