Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 12a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-22 Leioak aurtengo jaiak ere ez ditu ospatuko
Balcones en San Juan 2020 / Balkoiak 2020ko San Joan jaietan

Erantzukizunagatik eta prebentzioagatik Leioak ez du jairik ospatuko aurten. Osasun egoera ez da oraindik egokiena Udalaren ustez, beraz, aurten ere Leioak ez ditu San Joan jairik izango. Leioako Udaleko Kultur saila programazio alternatibo bat lantzen ari da ekaina eta uztailerako, betiere edukiera mugatuekin eta osasun neurri guztiak errespetatuz.

Bestalde, Leioako auzoetako jai batzordeek ere ez dituzte ohiko jaiak ospatuko. Iaz erabakitakoarekin bat datorren erabakia. Hala ere, Udalak jaietako diru-partida eskaintzen dio batzorde bakoitzari, auzoetan urte osoan zehar kultur jarduerak egin ditzaten.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie udal langileei, kultur eragileei, txosnen batzordeari, kultur, kirol eta gizarte elkarteei eta, oro har, Leioako gizarte osoari, jaiak prestatzen egindako lanarengatik eta hartutako konpromiso handiarengatik. Bestalde, jai-batzordeen prestasuna eta lana baloratzen ditu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa