Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-11-05 Leioak bertan behera utzi du Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Feria Agrícola y Ganadera de 2019 / 2019ko Nekazaritza eta Abeltzantza azoka

Leioako Udalak abenduaren 13an ospatu behar zen Leioako XXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka bertan behera uztea erabaki du, COVID-19ren hedapenak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta. "Erantzukizunagatik eta pertsonen segurtasuna bermatzeko" hartu da erabakia.

Tradizio handiko hitzordua da leioaztarrentzat, bai eta inguruko udalerrietako herritarrentzat ere. Gure lurraldeko produktuekin gabonetako menuak egiteko hitzordu aproposa da, eta urtero 12.500 pertsona inguru biltzen ditu.

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka Leioako Udalak antolatzen du Leioako Kirolzaleak elkartearekin batera. Kutxabanken babesa du, eta Kalitatea elkarteak Eusko Label produktuekin laguntzen du. Bertako produktu fresko eta kalitatezkoak saltzeaz gain, baserriko animaliak erakusteagatik, landa-munduaren inguruan egiten diren haurrentzako jarduerengatik edo "behirik politena" eta “gehien pisatzen duen behia” lehiaketengatik ere ezaguna da. Ezin ahaztu, Bizkaiko ekoizleentzat zuzendutako Idiazabal Jatorri Deiturako Gaztaren “Leioako Udala” Lehiaketa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa