Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-10-08 Leioak etorkinen harrerarako baliabideen gida argitaratu du
Guia de recursos / Baliabide gida

Leioako Udalak gurera etorri berri diren pertsonek dituzten zerbitzu eta baliabide publiko guztiak biltzen dituen gida argitaratu du. Informazio hori publiko zabalago bati emateko, gida 7 hizkuntzatan argitaratu da, gure udalerrian bizi diren pertsonen hizkuntza-aniztasunari erreparatuta.

Leioako Udalak duela urtebete onartu zuen Immigrazio eta Bizikidetzarako II. Planean ezarritako helburuetako bati erantzuten dio gida honek. Dokumentu honen bidez, Leioak ekintza-ildoak ezarri eta Toki Administrazioaren jarduna hobetu nahi du, gure gizarteko kultura-aniztasunean gizarte-kohesioa eta kudeaketa handiagoa lortzeko.

Gidak oinarrizko informazioa jasotzen du Leioara iritsi berri den atzerritar orok egin beharreko kudeaketa eta izapideei buruz. Interesgarria da, halaber, Euskadin aspalditik bizi diren eta beren esku dauden eta erabilgarri izan dakizkiekeen zerbitzuak eta/edo baliabideak ezagutzen ez dituzten edo erabiltzen ez dituzten pertsonentzat. Gainera, zazpi hizkuntzatan argitaratua dago, atzerritarrengana modu zuzenagoan iristeko: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta txinera.

Zehazki, zazpi gairi buruzko informazioa biltzen du: erroldatzea, osasun-laguntza, gizarte-baliabideak, hizkuntzen hezkuntza eta ikaskuntza, kultura, aisia eta kirola, udal-izapideak eta telefono-direktorioak, besteak beste.

Dokumentua Leioako Udalaren webgunean kontsulta daiteke hemen edo inprimatutako formatuan ere aurki daiteke, Udaleko eta Gaztelubideko Herritarren Arretarako bulegoetan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa