Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-17 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik da
IBI / OHZ

Zabalik dago, azaroaren 2ra arte, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea. Ordainketa egiteko bideak ohikoak dira, baina Udalak ordainagiriak helbideratzea sustatzen du, arreta presentziala minimizatzeko, eta, horrela, COVIDen hedapenari aurre egiteko segurtasun-neurriak handituz.

Horretarako, ordainagirien helbideratzea errazteko, 2020ko zerga helbideratze epea zabalik egongo da urriaren 5era arte, e-mail bat bidaliz bilketa@leioa.net helbidera edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetako edozeinetan. Helbideratuta dauden kontuetako karguak urriaren 10ean egingo dira.

Datozen egunetan, Udalak inprimakiak bidaliko ditu etxebizitzetara, ordainketa honako bide hauen bidez egiteko:

- Banku-helbideratzearen bidez (urriaren 5era arte)
- Ordainketa-pasabidea (www.leioa.net)
- Banku-erakundeak
- Zergapeko posta-igorpena
- Udaleko eta/edo Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (kreditu-txartelarekin bakarrik)

Udalak herritarrei gogorarazi die zergaren inprimaki-sorta ez jasotzeak ez duela salbuesten ordaintzeko betebeharretik, eta, beraz, jasotzen ez baditu, Udaleko dagokion sailarekin jarri beharko du harremanetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa