Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-07 Udal Liburutegiak bihar irekiko ditu ateak
biblioteca / liburutegia

Kultur Leioan finkatuta dagoen udal liburutegiak bihar irekiko ditu ateak, 9:00etatik 14:00etara, prebentzio neurri zorrotzekin.

Hona hemen liburutegirako edukiera-irizpideak:

Irakurgela, 2. solairua – 38 lagun
Dokumentuen mailegutza, 2. eta 3. solairuak – 5 lagun solairuko
Helduen irakurgela, 3. solairua – 17 lagun
Ume eta gazteen irakurgela, 2. solairua – 12 lagun

12 urtetik beherako erabiltzaileei heldu batek lagundu beharko die.

Maileguak itzultzeko, dokumentuak Kultur Leioa zentroaren sarrerako postontzian sartu beharko dira, orain arte bezala. Itzulitako dokumentu guztiak indarrean dauden protokoloen arabera tratatu ondoren, aldi batez ez da haiek mailegutzan hartzerik izango, liburutegian dauden eskuragarritasun libreko dokumentuak bezalaxe.

Besterik esan arte, liburutegiko zerbitzu hauek bertan behera geldituko dira: hemeroteka, Internet, umeteka eta umeen liburutegiko jarlekuak.


Erabiltzaileek beti eraman beharko dute maskara jarrita, segurtasun-distantziak errespetatu beharko dituzte eta eskuen higiene egokia mantendu beharko dute; gainera, ez dute materialik partekatu edo trukatu beharko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa