Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-10 Leioak kirol-espazioak deseskalatzeari ekin dio
ayunta / arkupe

Leioak pixkanaka irekiko ditu kirol-instalazioak. Horrela, bihartik aurrera, honako instalazio hauek egongo dira zabalik: skate-park-a; udaletxeko, Gaztelubideko eta Lamiakoko frontoiak; kirol anitzeko kantxak eta ikastetxe publikoetakoak.

Datozen egunetan, pixkanaka eta aldez aurretik hitzordua eskatuta, Udalak abonatuei eta kirol-klubei gainerako kirol-instalazioak irekiko dizkie. Gogoratu behar da, instalazio bakoitza behar bezala berrirekitzeko, Udalak, besteak beste, kontingentzia-planak egin behar izan dituela, desinfekzio- eta garbiketa-zerbitzuak indartu, instalazio eta jarduera bakoitzaren edukiera egokitu, eta ordutegiak berrantolatu, aurretiko hitzorduaren sistema errazteko.

Gainera, irekiera horiek, une oro, agintari eskudunek eman ditzaketen osasun-jarraibide edo -arau berrien mende egongo dira; horregatik, erabiltzaileei eskatzen zaie oso gogoan izan ditzatela segurtasun- eta higiene-arauak, herritar guztien onerako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa