Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-27 Etxeko txikiek Kultur Leioa kolorez betetzea nahi dugu
umeak / umeak

Leioako Udaleko Kultura Sailak etxeko txikienei zuzendutako ekimen polita jarri du abian. Kultur Leioako kristala kolorez betetzeko laguntza eskatu die. Horretarako, Leioako haur bakoitzaren marrazkien argazki bat bidaltzera animatzen ditu, eta argazki horiek Kultur Leioako fatxadan itsasten joango dira egunero.

Nahikoa da marrazkiaren argazki bat infokultur@leioa.net helbidera bidaltzea egilearen datuekin (izen-abizenak eta adina). Egunean zehar jasotako lanak Kultur Leioako kristalean jarriko ditugu, eta sare sozialetan egunero irudi bat argitaratuko dugu gure murala nola hazten den ikusteko

Behin Alarmako Estatua amaituta, eta denok kalera irten ahal dugunean, jatorrizko lanak Kultur Leioan jaso eta ikusgai jarri ahal izango ditugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa