Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-20 Otsailaren 1etik aurrera erreserbatu ahal izango da Zuhatzu txokoa Leioako Udalak San Bartolome Kulturgune eraberrituan egokituriko Zuhatzu Txokoa erabiltzeko araudia egin zuen eta lokala arreserbatzeko epea otsailaren 1ean irekiko da. Hona hemen artikulu aipagarrienen laburpena:

Eskatzaileak
Erroldatuta ez ezik, udalerrian ere bizi izan behar du eskatzaileak. Kultura elkarteek Leioan izan behar dute bere egoitza, edo bestela, bere jarduerak udalerrian bilakatu behar dituzte. Eskatzaileek 18 urteko adina izan behar dute. Egun zehatz baterako eskakizun bat baino gehiago izatekotan, lehentasuna izango du izena lehenago eman duenak. Txokoa erabiltzeko onarpena eskatzailearentzat eta bere lagun taldearentzat izango da bakarrik.
Gutxienez, 15 egun lehenago, eta gehienez, 30 egun lehenago bete behar da eskaera orria Udalaren Erregistro sailean. Halaber, eskatzaileak ENAren fotokopia eraman beharko du. Eskaera registro@leioa.net posta elektronikoaren bidez ere egin daiteke.

Ordutegia
Eskaera bakar bat egin daiteke egun bakoitzeko. Astelehenetik ostegunera arte, eta igandetan, 10:30etatik 0:30etara erabil daiteke txokoa; eta ostirala, larunbata eta jai bezperatan, 10:30etatik 1:30etara. Gainera, 22:00etatik aurrera ezin izango da zaratarik egin, abestu edota oihukatu.

Tasak/Fidantzak
Bi ordainketak txokoa erabili baino 48 ordu lehen egin beharko ditu eskatzaileak, behin erreserbaren onarpena jaso ondoren. Txokoa ez bada erabiltzen, bakarrik fidantza itzuliko da, eta gauza bera gertatuko da araudia bete dela ohartzean. Hain zuzen ere, astea bukatu aurretik itzuliko da fidantza.

Betebeharrak
Eskatzailearen ardura da Araudia betetzea. Txokoaren giltzak hurrengo egunean itzuli beharko dira, eta instalazioetan akatsen bat agertzekotan, ezagutzera eman beharko da. Argiak amatatu, gasaren giltza, ateak eta lehioak itxi, aparailu elektrikoak itzali eta zaborra atera behar dira birziklaiarena aintzat hartuz.

Arau-hausteak/Zigorrak
Arau-haustearen arabera, zigorrak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Zigorrak 200 eta 3.000 euroren artekoak dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa