Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-03 800 proposamen baino jaso ditu Udalak Aurrekontu Irekien partaidetza prozesuan
aurrekontuak / aurrekontuak

Martxoaren 1ean amaitu zen Aurrekontu Irekien lehen fasea, eta bertan 800 proposamen baino gehiago jaso dira, guztira 380 leioaztar, eta Umeen Kontseilutik. Herritarren proposamenak horretarako prestatutako kanalen bidez jaso dira: posta elektronikoa, Leioa Zabalik, postontziak, karpak edo aurrez aurre, udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuetan.

Une honetan, Udaleko teknikariek banan-banan aztertzen ari dira jasotako proposamenak, eta proposamen horien balorazioa egiten dute. Emaitza horiek Leioako Zabalik webgunean argitaratuko dituzte apirilean.

Aste Santuaren ondoren, bigarren faseari ekingo diogu, proiektuak lehenesteari, eta leioaztarrek berriz ere parte hartuko dute, finalisten artean gustukoen dituzten proposamenak lehenetsiz. Hitzaldiez eta informazio-karpez gain, Leioako institutuetako batxilergoko lehen mailako gazteek ere parte hartuko dute.

Horrela, ekainean Leioako aurrekontu irekien partaidetza-prozesuaren azken emaitza izango dugu, 2021eko aurrekontuetan sartzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa