Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-02 Autodefentsa ikastaroa hasi da LAKET jabekuntza eskolan
laket / laket

Dagoeneko hainbat emakumek eman dute izena Jabekuntza Eskolak programatutako ikastaro eta hitzaldietan, izan ere, autodefentsarako ikastaroa gaur bertan hasi da, 13 pertsonekin, eta batukada ikastaroa bete egin da 15 emakumeekin, baina oraindik beste hainbat ekintzerako plazak badira.

Mendibile eskolan kokatzen den Jabekuntza eskolan hasi dira lehen ikastaroak. Gaur bertan autodefentsako taldeak izan du bere lehen saioa, eta batukada taldea ere bihar hasiko da. Mindfuleating tallerak 10 emakume ditu inskribatuta, beraz azken plazak oraindik libre daude.

Honetaz gain, laster hasiko dira hitzaldiak ere, martxoaren 12an ‘Belaunaldien arteko ahizpatasuna feminista’ izenekoa izango da. Bestalde, zahartze feministaren inguruko hitzaldi guztientzat ere izena emateko epea zabalik da.

Informazio gehiago:

LAKET Jabekuntza Eskola

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa