Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-14 Aterpek 2.000 kontsulta baino gehiago jaso zituen iaz
kultur / kultur

Leioako Udalaren Gazte Informazio Zerbitzuak, Aterpek, 2.000 kontsulta baino gehiago jaso zituen joan den urtean. Informazio eskaera hauek ikasle eta aterpekide karnetak egiteko, tailer eta ikastaroei buruzko informazioa eskatzeko eta beka, ikasketa zein informazio turistikoa eskatzeko izan dira.

Leioako biztanleen batez besteko adin eskasa zela eta sortu zen udalerrian Gazte Zerbitzu hau, hots, Leioako biztanleriaren heren bat 30 urte baino gutxiagokoek osatzen dute. Arrazoi honegatik, eta Leioako I Gazte Planaren bidez, gero eta gazte gehiago dira Aterpeko zerbitzuak eskatzera hurreratzen direnak edozein informazioa eskuratzeko asmoz, baina antolatutako ekintzetan parte hartzeko zein bestelako galderak egiteko.

Modu honetan, Aterpe Gazte Informazio Zerbitzua, erreferente bat bilakatu da udalerriko gazte gehienentzat, kezkatzen dien edozein informazio eskuratu nahi dutenean, adibidez, etxebizitzak, formakuntza edota lanbide kontuak, aisialdirako aukera ona osatzeaz gain. Azken aspektu honetan gehiago eragintzeko asmoz, Aterpek hainbat ekintza antolatzen ditu herriko gazteentzat urtean zehar, besteak beste:

Lehiaketak

- IX Concurso Pop Rock Ayuntamiento de Leioa.
- Margolari Gazteak XII. Lehiaketa
- Piropo Lehiaketa
- Concurso de Carteles X. Concurso Pop Rock.

Ikastaroak
- Txalaparta, perkusio, pandero eta alboka ikastaroak.
- Photoshop ikastaroak.
- Makilaje artistiko ikastaroa.
- Dj ikastaroa eta musika emanaldia.
- Txotxongilo ikastaroa.

Beste ekintza batzuk
- Leihosex aholkularitza sexologikoa (urtean zehar).
- Gobernuz Kanpoko Erakundeei buruzko hitzaldiak eta kooperanteak.
- Ipuin erotikoak
- Txalaparta, perkusio eta albokaren ikasleen emanaldia.
- Udan Leioa Gaztea.
- Gabonetako ekintzak. Segway zirkuitua.
- Kartel lehiaketaren erakusketa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa