Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2020ko Apirilaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-01-24 Mendekotasuna duten senideen jagoleei eskaintzen zaien doako “Atseden zerbitzua” indartu egin da beste behin
dependientes / mendekotasuna

Leioako Udalak handitu egin du mendekotasuna duten senitartekoak zaintzen dituzten pertsonen artean aisialdi-tarteak errazteko Atseden-zerbitzuaren ordu-kopurua. Doako zerbitzua da, edozein leioaztarrek eska dezakeena, bere ardurapean mendeko senide bat duena eta ordu batzuez senitartekoa zaintzeko laguntza profesionala jasotzeko aukera ematen diona.

Gaixoaren edo mendeko pertsonaren osasuna eta ongizatea lehentasunezkoak dira, baina baita pertsona horien zaintzapean dagoen senidearenak ere, eguneko 24 orduetan. Hori dela eta, Leioako Udalak Atseden-zerbitzua jarri zuen martxan 2017an, zaintzaileei beren bizitza pribatua/lana eta senitartekoaren zaintza bateratzen laguntzeko.

Zerbitzu hori guztiz bateragarria da Zainduz eta Gizatek programekin, telelaguntzarekin, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuarekin, Familia Inguruneko Zainketen Prestazio Ekonomikoarekin eta Eguneko Zentroarekin eta Eguneko Arretarako Zentroarekin.

Abian jarri zenetik, Leioako Udalak urtero handitu du kolektibo horren eskura jarritako gehieneko ordu-kopurua. Ordu horiek elkarrekin bizi diren eta zaintzen duten senidearen mendetasun-mailaren arabera zehazten dira, eta 2020rako honela onartzen dira:

Arrisku-egoeran dauden pertsonen zaintzaileak … … … ….. 10 ordu urtean
I. mailako mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak … ….. 18 ordu urtean
II. mailako mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak … …. 40 ordu urtean
III. mendetasun-maila duten pertsonen zaintzaileak……. 50 ordu urtean

Leioako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak herritarrak animatzen ditu zerbitzu hau erabiltzera, programan alta emateko eskatzeaz gain, dagozkien orduak hartuz.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara: Inaurratzaga kalea 1. Tel.: 944801336

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa