Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2020ko Apirilaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-01-22 Ikastetxeen aurrematrikula errazagoa izango da Leioako 562 familientzat
folleto / liburuxka

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte ikastetxeetako 2020-21 ikasturterako aurrematrikulazio garaia izango da, eta sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidaliko dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarrei, guztira 562 familiei.

Ekintza honekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkie Leioako Udalak, kasu honetan aurrematrikulazioa egin behar duten umeen gurasoei. Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Beraz, gestio hau erraztea du helburu ekintza honek. Horrekin batera herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa ere bidali da eta, bide batez, euskara sustatzeko eta D eredua bultzatzeko Irria aldizkaria ere.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskaintza publikoa (pdf, 1384 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa