Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-12-18 Berdintasunean hezi eta hazteko tresnak Helburua 6 eta 16 urte bitarteko ikasleak sexu berdintasunean heztea da.
coeducacion / hezikidetza

Leioako Udalak hezkidetza-programa batean parte hartzeko aukera eskaintzen die herriko ikastetxeei. Programa hori 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta, horren bitartez, berdintasunez sustatu eta hezten da, hainbat bide erabiliz: zinema, antzerkia, hitzaldiak, ipuin kontaketak … Leioako 1.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen hezkuntza-programa horretan.

Leioako Udaleko Hezkuntza eta Berdintasun sailek, beste udal-arlo batzuen laguntzarekin, eta ikastetxeetan hezkidetzaz arduratzen diren pertsonen laguntzarekin, ‘Berdintasunean Hezi eta Hazi' hezkidetza programa garatu dute, ikastetxeei eskola mistotik hezkidetza-eskolara igarotzen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sistemarako II. Hezkidetza Planak (2019-2022) lortu nahi duen helburua.

Baliabide erakargarriak dira Udalak Lehen Hezkuntzako maila guztietarako, eta DBHko laugarren mailara arte, eskura jartzen dituenak. Horietako batzuk lehendik ere bazeuden, beste batzuk berritasunak dira. Programa horren bidez, arlo horretan egun dagoen udal eskaintza sailkatzen da, koordinazioa hobetzen, eta baliabide interesgarri berriak eskaintzen, helburua mantenduz; gizon eta emakumeen arteko berdintasunean heztea.

Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat proposatutako eta eskainitako jardueren artean, hauek nabarmentzen dira: ipuin kontalariak, zinema, txotxongilo antzerkia, Buenos Tratos, edo ciberbullying-aren aurkako tailerrak, droga-mendekotasuna prebenitzeko hitzaldiak. Bigarren Hezkuntzako ikasleek, berriz, bizikidetza baketsua eta berdintasuna sustatzeko baliabideak landuko dituzte, asertibitate, zinema, autodefentsa feminista eta maskulinitate ikastaroekin, edo sexualitate motei buruzko hitzaldiekin.

Programa hau bi premisa garrantzitsurengatik sortu da: bata, emakumeen aurkako indarkeria (indarkeria matxista) erabiltzeak dakarren gaitz sozialari aurre egitea; hori delako gizonek emakumeekiko dituzten desberdintasunaren, mendekotasunaren eta botere-harremanen erakuslerik basatiena. Bigarren premisa da hezkuntzak bakarrik eragin dezakeela etorkizuneko belaunaldietan errealitatea desberdina izatea; haur eta gazteen berdintasunean oinarritutako prestakuntzak bakarrik ezabatuko du emakumeek pairatzen duten diskriminazio egoera.

Etorkizunerako beharrezkoa da berdintasunean heztea, genero-eredu sozialak deseraikitzea, hezkuntza-paradigma aldatzea. Eta, horretarako, arestian aipatutako II. Gida Planak ezartzen dituen hezkidetzaren zortzi zutabeetatik abiatu da Leioa:
1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakintza eta haien ekarpen sozial eta historikoa integratzea.
4. Gatazkak modu baketsuan eraldatzea, hezkidetzako bizikidetza-proiektuekin.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Ikastetxeko espazioak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunean oinarritutako hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta horren aurrean jardutea

Erlazionatutako dokumentuak:

Edukia (pdf, 7216 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa