Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-12-13 Trafiko aldaketei adi egon asteburu honetan
/

Txirrindularien probak eta Nekazaritza azokak trafiko aldaketak eragingo dituzte asteburu honetan.

Txirrindularitzako “I. Leioako Nazioarteko Proba Soziala ” dela-eta, abenduaren 14an, 8’00etatik 15’00ak arte, trafikoa mozketak egongo dira honako errepidetan:

1. Bilbo-Getxo norazkoan, Iturribideko elkargunearen (noranzko aldaketa) eta Etxebarrikoena arteko tartean.

2. Elexalde etorbidea – Leioandiko biribilune igoera/jaitsiera tartea.

San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik sartu eta irten beharko dute.

Etxebarrikoena, Elexalde Auzoa 24-28 , Estartetxe 2-12 y 5-11 ko auzokideek, Inaurratzaga kaletik ohikoaren kontrako noranzkoan irten beharko dute, antolatzen egongo diren pertsonen seinaleak kontutan hartzen.

Dena dela, ibilgailuentzat itxita egongo den aldea behar bezala markatzeko seinaleak jarriko dira. Inguretan kotxez ibiliko direnei kontu handiz ibiltzeko eskatzen diegu, seguru asko azokara jende asko etorriko da-eta.


“XXXII. Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka” dela-eta, abenduaren 15ean, 7’00etatik 17’00ak arte, trafikoa aldaketak egongo dira honako errepidetan:

1. Getxo Bilbo norazkoan, Iparragirre 2C etorbidea (Mulligan´sko biribilegunean) eta Luis Bilbao Libano kaleaen arteko tartean.

2. Bilbo-Getxo norazkoan, Iturribideko elkargunearen (noranzko aldaketa) eta Elexalde arteko tartean.

3. Elexalde etorbidea – Leioandiko biribilune igoera/jaitsiera tartea.

San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik sartu eta irten beharko dute.


Getxo eta Bilbotik datozen autoak, ahal bada, Avanzadako tuneletik joango dira.

Dena dela, ibilgailuentzat itxita egongo den aldea behar bezala markatzeko seinaleak jarriko dira. Inguretan kotxez ibiliko direnei kontu handiz ibiltzeko eskatzen diegu, seguru asko azokara jende asko etorriko da-eta.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa