Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2020ko Irailaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-12-09 Leioako Udalak eta merkatariek elkartasun kanpaina bat antolatu dute zinemarekin lotuta
cartel cine / cartel cine

Moda desfile solidarioa Artatza Jauregian izango da, eta "Leioa, zinema-merkataritza" kanpainaren ardatza izango da. Egutegi bat ere egin dute merkatariek non aurpegi ezagunek parte hartzen duten. Kanpaina honetan bildutako guztia Caritasera bideratuko da oso-osorik.

"Leioa zinema merkataritza" kanpainaren estrategiaren barruan, Leioako Udalak eta herriko Merkatarien Elkarteak elkartasun desfilea antolatu dute Artatza jauregian, eta Leioako hogeita hamar bat saltokik eta zerbitzu enpresak euren eskaintzaren berri emango dute. Desfilea datorren abenduaren 11n izango da, asteazkena, 20: 00etan.

Tokiko merkataritza eta zerbitzuak leioaztarrei erakusteko eta gerturatzeko apustua da ekimena. Ekitaldi honetan, Leioako establezimenduetako produktuen eta zerbitzuen eskaintza ezagutaraziko da.

Desfilea merkataritza eta tokiko zerbitzuen sektorea sustatzeko beste ekintza batzuekin osatuko da, hala nola egutegiarekin eta horrekin batera doazen argazkiekin. Eszenako, musikako, kiroleko eta komunikazioko aurpegi ezagunak elkarlanean aritu dira, boluntario leioaztarrekin batera, kanpainaren zati honetako protagonista izateko.

Gizonak eta emakumeak, gazteak eta adinekoak, tokiko hainbat kolektibo eta elkartetako kideak, hala nola Andrak (Leioako Emakumeen Elkarte soziokulturala), Waterpolo Masculino Leioa, Gure Ohiturak Dantza Taldeak eta Adsis Fundazioa, indarrak batzen dituzte modelo profesional eta aurpegi ezagunekin, hala nola aktoreekin, Gurutze Beitiarekin, Maribel Salasekin, Gemma Martinezekin, Sol Magunarekin, Ylenia Bagliettorekin edo Lander Otaola aktorearekin. Rafa Alkorta eta Patxi Salinas kirolariek ere bat egin dute kanpainarekin, baita Xabier Aburruzaga trikititilariak ere.

Kiko Alcazar-en sormen eta helburuaren pean jarri den zerrenda berezi eta prestua, zinema klasiko eta garaikideko filmetako kartelak berrinterpretatzeko, Leioako saltokietako estilismoekin. Herriko merkataritzaren eskaintza eta kalitate handiaren erakusleiho.

Gainera, egutegia osatzen duten irudi horiek herriko kaleak ere apainduko dituzte, firma handien eta moda marken kanpainen antzera. Gure udalerriak eskaintzen digun guztiaren erakusleiho



Leioako merkatariak banbalinen artean

Fokuen eta modeloen atzean, kanpaina honetako eta eguneroko benetako protagonistak daude: Leioako saltokiak:

*Aitor Kirolak
*Calzados Eguzkiñe
*Fieldburu
*Flovar Bolsos y complementos
*Flovar Joyeros
*Iris Liburudenda
*Izarbide Kipula denda
*Izaskun Lencería
*Juguetería Itziar
*Leioa Visión
*Loradenda Leioa
*Loycar
*Modas Jahypur
*NRT-No Rain Today
*Ofimatica Mavi SL
*Optica Elguezabal
*Prada Moda
*Titare
*Zapateria Infantil Oinazpi
*Bibox Leioa
*La Fabrica-Centro deportivo y Artístico.
Centros de peluquería y estética:
*Peluquería Casual
*Peluquería Tristras
*Rosa Martín Centro Integral de Belleza
*Dibalune

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa