Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-23 Leioako Eguna kalera irtengo da
leioa auzoak / leioa auzoak

Datorren ostiralean, urriak 25, Leioak ohiko ekitaldia antolatu du Artatza Jauregian. Bertan, Leioarentzat eta Leioan lan egiten duten pertsonak eta elkarte zein enpresen ordezkariak elkartzen dira norbait omentzeko. Aurton, ekitaldi horretaz gain Leioako Eguna kalera irtengo da eta, igandean, zirkuarekin erlazionatutako hainbat ekintza izango dira Sabino Arana kalean eta Pinuetan.

Leioako Elizaurreko sorreraren urteurrena ospatzeko ekitaldia egiten da Artatza Jauregian urtero. Bertan elkartzen dira leioaztarren eta Leioarekin zerikusia dutenen ordezkapen bat (elkarteak, enpresak, taldeak…) eta momento hau aprobetxatuz Udalak Leioaren alde lan egin duen elkarte eta pertsona bat omentzen du.

Honetaz gain, aurton, Leioako Udalak kaleetara ere atera nahi izan du Leioako Eguna. Horretarako, igande honetan, Pinuetako kaleak musikaz blai izango dira ‘Sidral Brass Band’ taldearen eskutik 13:00etatik aurrera. Eta, Sabino Arana kalean, goizeko 11:30etik aurrera, zirkuarekin erlazionatutako hainbat ekintza izango dira (jolasak, zirko saioa…)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa